Abenduaren 19an, Euskal Irudigileen VIII. Topaketak egingo dira Bilbon, Bilboko Arte Liburuen Azokan (BALA), Euskal Irudigileen Elkarteak antolatuta. Edizio honetan Enrique Flores ilustratzailea izango da gonbidatu nagusia.
Floresen hitzaldia 11:30ean hasiko da eta hizketa-gai izango ditu gure aurreko ilustratzaileak, eta, gaur egun, kalean gertatzen dena marrazkiz kontatzeak dituen oztopo eta abantailak.
Topaketaren bigarren zatian mahai-inguru bat egingo da. Josune Urrutiak gidatuko du eta DibujaTolRato ekimeneko ordezkari Alberto Muriel eta Ilustrapados ekimeneko Marta C. Dehesa izango dira solaskideak.