Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-04-02

Euskal Herriko 13 liburutegik egin dute bat Haur Liburuaren Nazioarteko Egunarekin

Apirilaren 2an ospatuko da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala, hainbat liburutegik egin du bat egun honekin. Bizkaian Bilbo, Getxo eta Iurreta; Gipuzkoan Donostia, Itsasondo, Eibar, Tolosa, Arrasate, Errenteria eta Usurbil; eta Nafarroan Leitza, Ziordia eta Iruñea batu dira Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunera. Tokian tokiko udal liburutegiek jarduera bereziak antolatu dituzte eta bat egin nahi izan dute IBBYk (International Board on Books for Young People), eta, bere bidez Galtzagorri Elkarteak, egun honetan zabaldu nahi duen mezuarekin: Siobhán Parkinson-en "Gutuna munduko haurrentzat".

Aurtengo kartela Niamh Sharkey ilustratzaileak egin du eta hemen duzue euskarazko bertsioa deskargatzeko modua: https://www.hightail.com/download/elNLNWNqTStENlJ2Zk1UQw

Bizkaia

Bilboko Udal Liburutegiak ipuin kontaketak, txotxongilo emanaldiak eta tailerrak antolatu dituzte. Ikus egitaraua.

Getxoko Liburutegiak Liburu Azoka egingo du.

Iurretako Herri Bibliotekak, berriz, kontorsio ikuskizuna antolatu du: Shakti Olaizolaren “Irakurtzen…” ikuskizun berezia. Irakurtzen ari den neska baten mundu bitxi batean murgiltzen gaituen ikuskizuna da. Ahotsaren, mugimenduaren eta bere gorputzaren malgutasunaren bidez istorio baten kapitulu ezberdinetatik eramango gaitu, olerki honetan murgiltzea lortuz.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, apirilaren 2an eta 3an “Irakurleak eraikitzen” jardunaldiak egingo dira Foru Liburutegian bertan 18:00etatik 20:00etara.

Asteazkenean IBBYk aurtengo egunerako prestatu duen “Munduko haurrentzako gutuna” irakurriko du Yannick Vergara aktoreak. Ondoren, “Escribir y publicar para la infancia” hitzaldia emango du Luis Rafael Hernandez editore, idazle eta irakasleak. 19:25ean, berriz, mahai-ingurua izango da Hernandezekin, Iñaki Zubeldia idazle eta pedagogoarekin, Belen Lucas ilustratzailearekin eta Fernando Juarez liburuzainarekin.

Ostegunean, Luis Arizaleta literatura-hezitzaile, idazle eta kultur-kudeatzaileak emango du hitzaldia: “La mediación de los adultos educadores entre los libros y los jóvenes” goiburu hartuta. 19:15ean, berriz, mahai-ingurua izango da gai horren inguruan. Bertan izango dira Arizaleta bera, Jone Arroitajauregi Haur Literaturan aditua eta Galtzagorri Elkarteko bazkidea. Seve Calleja idazle eta irakaslea izango da moderatzailea.

Gipuzkoa

Donostian, Donostiako Liburutegi Sare osoan zabalduko dira jarduerak:

- Apirilaren 2an eta 3an arratsaldez Haur Liburutegi Nagusian. Pello Añorgaren eskutik helduentzako Gurasoak dira bitartekariak izeneko tailerra egingo da euskaraz, gurasoei eta hezitzaileei zuzenduta. Bularretik Mintzora egitasmoaren barnean.

- Apirilaren 2an, Aieteko Kultur Etxeko Liburutegiak Apika Taldeak gidatutako Sentimenduak ipuin kontaketa berezia eskainiko du.

- Amara Kultur Etxeko Liburutegiak Xabier Olasoren eskutik Tximeletrak saioa antolatu du, olerki eta bertsoekin jolasteko.

- Okendo Kultur Etxeko Liburutegian, berriz, egun berean, haurrei zuzendutako ilustrazio tailerra eskainiko da, Ainara Azpiazu Aduriz Axpiren eskutik.

Itsasondoko Liburutegian “Liburu separagailuen lehiaketa/mailegu bat-piruleta bat” ekimena jarri dute martxan Liburuaren Egunaren aitzakian.

Eibarko Juan San Martin Liburutegian “Li (buru-hausgarriak)” lehiaketa jarriko dute abian.

Tolosako Haur Liburutegian, berriz, Andersenen “Txerrizaina” ipuinaren mural erakusketa izango da ikusgai. Horrez gain, ipuin kontaketa saioa izango da eta haurren artean piruletak banatuko dituzte.

Arrasateko Udal Bibliotekan hilabetea hartzen dute Haur Liburuaren Egunari lotutako jarduerak antolatzeko. Horrela, apirilaren 10ean Izaskun Mujika kontalariaren saioa izango da Santa Marinan, auzo liburutegian, 4 eta 6 urte bitartekoentzat.

Apirilaren 11n, berriz, Munduko Kontalarien saioak izango dira Jokin Zaitegi gelan. Oswaldo PAI eta bere "CUENTOS COLORADOS" ikuskizuna goizeko 11:00etan, ikasleentzako. Eta arratsaldeko 19:00etan, saio irekian, Brasilgo Clara Haddad "CUENTOS DE OTRORA PARA PERSONAS DE AHORA" ikuskizunarekin eta Colombiako Alekos CUENTOS Y CANTOS DE LOS ÚLTIMOS TIEMPOS ikuskizunarekin. Euskarazko saioa Alabazan taldeak askainiko du.  

Errenterian Lur Korta kontalariaren saioa izango dute Usurbilen haurrentzako antzerkia; “Faustinarekin mundurantz” ikuskizuna eskainiko du Eneko Etxebarrietak, 18:00etan.

Nafarroa

Leitzako liburutegian ipuin kontaketa izango da Ziordiako liburutegian Andersenen bi libururen kontaketa izango da Iruñean, Nafarroako Liburutegian Haurren Liburutegiko zonalde bat, zehazki guraso eta umeentzako zonaldea, ezagutzera emango dute egun honetan.

Horretarako liburuak sabaitik zintzilikatuko dituzte. Liburuekin batera, aurtengo mezua eta kartela ere zintzilikatuko dituzte (Liburuak zintzilik izango dira martxoaren 31tik apirilaren 22ra arte). Apirilaren 2an, berriz, 18:00etan "Kerity, la casa de los cuentos" filma emango dute liburutegian. Aldez aurretik aurtengo mezua irakurriko da.