Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-01-13

Etxepare Sariaren oinarriak argitaratu dituzte

Etxepare Sariaren 2022ko edizioaren oinarriak argitaratu dituzte. Sariak haurrei zuzendutako album ilustratu onena saritzen du, hitzik badu, euskaraz emandakoa betiere. Lanak nola aurkeztu, non, zein formatutan eta bestelako datu garrantzitsuak hemen kontsulta daitezke. 

Obrak aurkezteko aurtengo epea maiatzaren 6an itxiko dute eta epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna ekainaren 30a izango da. Sari bakarra emango dute, 5.000 euroko dirusaria eta Pamiela etxeak egingo duen lanaren publikazioa.

Etxepare Saria Nafarroako 22 toki entitatek antolatzen dute, haien euskara zerbitzuen bitartez. Galtzagorri elkarteak eta Pamiela argitaletxeak laguntza ematen diete, eta Nafarroako  Gobernuak babesten saria babesten du. 

 

Biko-Teka

Urtarrilaren 24tik 28ra, Galtzagorrik Iruñean antolatu duen Biko-Teka tailerraren edizio berria egingo dugu. Maite Mutuberriak eta Iñigo Astizek gidatuko dute tailerra oraingoan. Idazleak eta ilustratzaileak bikoteka bilduko ditugu album ilustratu baten proiektua sor dezaten, edo batik bat sormen-prozesu bat martxan jartzeko erremintak jaso ditzaten. 

Azken urteetan Biko-Tekan abiatutako lau proiektuek jaso dute Haurrentzako Album Ilustratuak sortzeko Etxepare Saria: Ainara Azpiazu "Axpi"k eta Paula Estevezek, Arraroa (Pamiela, 2017); Dani Martiarenak eta Ana Ibañezek, Kosimoren katiuskak (Pamiela, 2018), Aintzane Usandizagak eta Asier Iturraldek, Etxe honetan (Pamiela, 2019) eta Sandra Garayoak eta Itziar Otegik, Lorerik gorriena (Pamiela, 2020).