Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-01-15

Etxepare Sariaren oinarriak

2025eko Etxepare Sariaren oinarriak argitaratu berri dituzte. Haurrentzako albumak sortzeko saria Nafarroako 16 toki entitatek antolatzen dute haien euskara zerbitzuen bidez, eta Pamiela argitaletxea eta Galtzagorri elkartea laguntzaileak gara; Nafarroako Gobernuak, Agenda 2030ak eta Euskarabideak babesten dute. Oinarrien arabera lanak entregatzeko azken eguna da maiatzaren 9a eta irabazleen izenak ekainaren 27an jakinaraziko dute. Lanak nola eta nora bidali, epaimahaia nola osatuko duten eta beste xehetasun guztiak oinarrietan daude. Lanak bakarka edo idazleek eta ilustratzaileek osatutako lantaldean aurkeztu daitezke. Sari bakarra emango dute, 5.000 eurokoa eta Pamielak lana argitaratuko du aurtengo udazkenean.