Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-11-08

ETBko Azpimarra saioan Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrenaz

Galtzagorri Elkartearen 25. urteurrenak oihartzun zabala izan du azken asteetan komunikabideetan. Urriaren 19an ETBko Azpimarra saioan ere aipagai izan dute eta Iñaki Markotegi Galtzagorriko lehendakariari elkarrizketa egin diote. Bertan, Markotegik, elkartearen helburuak eta egindako ibilbideaz jardun du. Halaber, gogoratu datorren igande goizean Ilustratzaileen Enkante Dramatizatua egingo dela Arteko galerian eta arratsaldez 25. Urtemuga Festa ospatuko dela San Telmo Museoan. Hemen duzue ikusgai bideoa.