Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-09-30

Estibalitz Jalon Ilustratzailearen Txokoan

Irailaren 17tik abenduaren 14ra bitartean Estibalitz Jalon ilustratzailearen lanek beteko dute Donostiako Aiete Kultur Etxeko Ilustratzailearen Txokoa, Galtzagorri Elkarteak eta Donostia Kulturak elkarlanean sortutako egitasmoak. Azken hiru hilabeteetan Jokin Mitxelenaren lanak izan dira ikusgai eta hemendik aurrera Jalonen txanda izango da.

Hiru hilabetez behin, irudigile baten lanak hartzen ditu Ilustratzailearen Txokoak. Estibalitz Jalonen txanda da oraingoa. Estibalitz Jalonek 2007an lehen lana argitaratu zuenetik, hogei liburutik gora ilustratu ditu eta hainbat sari jaso ditu.

Ilustratzailearen Txokoa Aieteko Liburutegiaren ordutegiaren arabera egongo da zabalik:

Asteartetik ostiralera:16:00 - 20:30

Larunbatak: 10:00 - 14:00 / 16:30 - 20:00

Igandeak: 10:00 - 14:00

Astelehenak eta jaiegunak: itxita

 

Aperitibo gisa, hemen duzue Jalonen ibilbidea erakusten duen ikusentzunezko lan bat:

Érase una vez... from Estibalitz Jalón on Vimeo.