Hemeroteka


Elkarbanatu
2024-10-21

Eskola Liburutegiaren Eguna ospatuko da urriaren 24an

Urriaren 24an, ostegunean, Eskola Liburutegiaren Eguna ospatuko da eta, OEPLIk antolatuta, pregoi bat irakurriko dute eta estatuko lau hizkuntzetan emango. Pregoia Patxi Zubizarreta euskal idazleak ondu du eta Laia Gimenez Buenaventurak ilustrazio bat sortu du. 

Zubizarretak, bere testuan, besteren artean, kontatzen du beti esan izan duela haurra zenean ez zuela liburutegirik izan. Gaur egun, ordea, liburutegia izan bazuela jabetu da Ordiziako (Gipuzkoa) bere eskolan liburutegia egon bazegoelako. 

Eskola liburutegiak gero eta urriagoak diren honetan, eta haietan irakasle ez diren liburuzainak gero eta gutxiago diren honetan, eskola liburutegien egun bat egotea eta ospatzea ezinbestekoa da.