Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak sailak murrizketak iragarri ditu: 20 urte bete dituen eskola-liburutegin ACEX programa bertan behera geratuko da 90 ikastetxe baino gehiagotan, kasu gehienetan, horrekin batera eskola-liburutegiak itxiko dituzte.
Izan ere, ikasturte honetan lanaldi erdiko jarduera zuten eskola-liburutegiak ixtea erabaki du Hezkuntza Sailak datorren ikasturterako. Horrez gain, ikasturte honetan jubilatu diren 10 liburutegi-arduradunen lekua betetzeko lanaldi erdiko arduradunak izendatuko dituzte, baina ikasturte bakarrerako.
Gipuzkoan, esaterako, 30 liburutegi baino gehiago itxiko dira, dagoeneko, erosi eta katalogatutako milaka libururekin, eta, beste milaka asmorekin eta ametsekin batera.
ACEX programako Gipuzkoako arduradunek erabakia salatu dute eta BEGELen (Gipuzkoako Eskola Liburutegien) blogean.
IFLA/UNESCOren School Library manifestuan adierazten denez, eskola liburutegiak funtsezkoak dira ikasleak ezagutzaren eta informazioren gizartean arazorik gabe moldatzeko. Eskola liburuzainek liburuak eta informazioa eskuratzeko beste baliabide batzuk nola erabili irakasten diete. Halaber, manifestu horretan jasotzen denez, liburuzainak eta ikasleak elkarlanean aritzean ikasleek hobera egiten dute haien irakurketa eta idazketa gaitasunetan, ikasketa prozesuan eta informazioaren eta komunikazioaren baliabideak hobeto aprobetxatzen dituzte.
Zure babesa agertu nahiko bazenu, jo BEGEL web guneko lotura honetara.