Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-05-13

Eskola-jazarpenaz diharduten haur liburuen gida

Caja Navarra Fundazioko Civican liburutegiak, Galtzagorri Elkartearen lankidetzarekin, “Gainditu ezazu eskola jazarpena! / Pasa página al acoso escolar” irakurketa gida argitaratu du. Aurkezpena datorren astelehenean izango da, apirilaren 14an, 19:00etan, CIVICAN liburutegiko hitzaldi aretoan (Pio XII. Etrobidea, 2. Iruñea).

Gidaren helburua eskola-jazarpenaren eta bullying-aren inguruko haur eta gazteen liburu interesgarrienak ezagutaraztea da. Aukeraketan 100 izenburu baino gehiago hartu dituzte aintzat, gaztelaniaz eta euskaraz, adinaren arabera sailkatuta eta bakoitza bere iruzkinarekin. Horien artean, ikasle, irakasle eta familientzako informazio baliabideak daude, baita ipuinak, eleberriak, komikiak eta filmak ere.

Gida bi atal nagusitan dago banatuta: Informazio baliabideak eta fikziozko istorioak. Lehengoan, haur eta gazteentzako liburuak, hezitzaileentzako liburuak eta web orriak bildu dituzte. Bigarrenean, berriz, haur txikientzako liburuak, haurrentzako liburuak, gazteentzako liburuak eta filmak.

Dagoeneko CIVICANen web gunean eskuragarri dago. Hemen duzue PDF formatuan.

Udaberriko irakurketa gida

Bestalde, ohi bezala, Udaberriko irakurketa gida argitaratu dute Ermua, Iurreta, Durango, Ondarroa eta Markina-Xemeingo bibliotekek urtaro honetan sartzearekin batera.