Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-05-27

EMAN BOTOA IKUSI MIKUSI PROIEKTUARI

Urriaren 7an eta 8an, Saran egingo dugun Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literatura azokaren antolaketarekin buru-belarri ari gara. Gipuzkoako Foru Aldundiaren IDEIAK2022 egitasmoan onartu ziguten azokaren bueltako dirulaguntza eskaera.

Zertarako? Gipuzkoako eskolen presentzia bermatzeko autobusak, sortzaileen egonaldiak eta haurrek liburu bat erosteko bonu bana finantzatzeko dirulaguntzak eskatu genituen.

Orain, bozketa ireki dute aurrera egingo duten proiektuak zeintzuk izango diren jakiteko, eta Ikusi Mikusi proiektuaren aldeko botoa eman dezazun eskatzera gatoz. Ekainaren 17ra arte irekita egongo da bozkatzeko epea. Gipuzkoarrek eta Iparraldeko lurraldeetako bizilagunek baino ezin dute botoa eman. 

Hemen duzu botoa emateko esteka (webgunean, “Parte hartu”n sakatu behar duzu):

EMAN ZURE BOTOA

3 proiektu bozkatu beharko dituzu (horien artean IKUSI MIKUSI proiektua), eta boto gehien lortzen baditu, aurrera egingo luke eta ikastetxeek Sarara joateko autobusak ordaintzeko laguntza izango lukete, sortzaileak Saran bertan egoteko aukera izango lukete eta haur bakoitza berak aukeratutako liburu batekin aterako litzateke azokatik.

Beraz, Gipuzkoako haur, gazte eta artistek Sarako Ikusi Mikusi azokan euskarazko haur eta gazte literaturaz gozatzeko aukera izango dute!

Zure laguntza behar dugu! Ez egin zalantza, eta eman zure botoa!!