IBBY nazioarteko haur eta gazte liburuaren erakundeak Hans Christian Andersen sarietarako hautagaiak jakinarazi ditu gaur, eta Elena Odriozola ilustratzaile hautagaien artean dago. Sariak Nobel sarien ospea du haur eta gazte literaturaren esparruan eta hau ez da Odriozola hautagaien artean izendatzen duten lehenengo aldia.
Hauek dira IBBYk izendatutako epaimahaiak, Odriozolarekin batera ilustrazioaren esparruan hautatutako artistak:
Hona aukeratu dituzten idazleak:
Bi irabazleak Boloniako Azokan jakinaraziko dituzte, apirilaren 8an. Epaimahaikideek aukeratutako artisten doaiak azpimarratu dituzte, besteak beste, haurren jakinmina pizteko doaia eta haurren begiradarekin bat egitekoa.
Zorionak Elena!