Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-10-20

Elena Odriozola Astrid Lindgren Sarirako hautagaien artean

Frankfurteko Liburu Azokan aurkeztu dute 2014ko Astrid Lindgren Sarirako hautagaien zerrenda. Guztira, 68 herrialdetako 238 hautagai daude zerrenda horretan eta horien artean da Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra.

Mundu mailan ospe handiena duen Astrid Lindgren Haur eta Gazte Literatura sarirako 238 hautagai aurkeztu dituzte 68herrialdek. Urtetik urtera hazten ari den saria da hau, izan ere, iaz 207 izan ziren 67 herrialdek aurkeztu zituzten egile eta erakundeak.

Sari honen bidez, Suediako Gobernuak Astrid Anna Emilia Ericsson (Astrid Lindgren) idazlearen oroimenez Haur eta Gazte Literatura sustatzeko lan egin duten mundu osoko profesionalak eta erakundeak saritzen ditu 2003. urtetik: bizirik dauden idazleak, ilustratzaileak, kontalariak eta irakurketa sustatzen lan egin egiten duten erakundeak.

Horien artean da Elena Odriozola ilustratzailea, 2009ko Euskadi Saria eta Galtzagorri Elkarteko bazkidea bera. Hautagaien artean dira, besteak beste, Municipi Lector erakundea, Arnal Ballester ilustratzaile kataluniarra eta Agustin Fernandez Paz idazle galiziarra ere. Hauek guztiak iaz ere hautagai izan ziren. Aurten CILIJ (Centro Internacional del Libro Infantil y Juvenil) erakundea da zerrenda horretan berria. German Sanchez Ruiperez Fundazioak Salamanca hiriburuan zuen egoitza zen berau, aurten itxi dena.

Sarituen izenak 2014ko martxoaren 25ean Suedian eta Boloniako Haur Liburuaren Azokan emango dituzte jakitera.

Hemen duzue 2014ko hautagaien zerrenda.