Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-10-30

Elena Odriozola Astrid Lindgren sarietarako zerrendan

Ohi bezala, Frankfurteko Liburu Azokan aurkeztu dute 2015eko Astrid Lindgren Sarirako hautagaien zerrenda. 61 herrialdetako 197 hautagaik osatzen dute zerrenda hori eta aurten ere Espainiako hautagaien artean da Elena Odriozola ilustratzaile donostiarra. Irabazleen izenak 2015eko martxoaren 31n ezagutaraziko dituzte Suediako hiriburuan eta Bolonian egiten den Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura Azokan.

Espainiaren izenean hautatu dituzten besteak honakoak dira: Centro Internacional del Libro Infantil y Juvenil (CILIJ) erakundea; ClijCat Kataluniako Haur eta Gazte Literatura elkartearen Municipi Lector egitasmoa, iaz ere hautagaien artean izan zena; Jordi Sierra i Fabra idazlea eta Javier Zabala ilustratzailea.

Sari honen bidez, Suediako Gobernuak Astrid Anna Emilia Ericsson (Astrid Lindgren) idazlearen oroimenez Haur eta Gazte Literatura sustatzeko lan egin duten mundu osoko profesionalak eta erakundeak saritzen ditu 2003. urtetik: bizirik dauden idazleak, ilustratzaileak, kontalariak eta irakurketa sustatzen lan egin egiten duten erakundeak.