Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-01-25

Elena Odriozola Andersen sarirako hautagaia da

Elena Odriozola ilustratzailea 2022ko Hans Christian Andersen sarietarako hautagaia da ilustratzaileen atalean. Hain zuzen, Espainiako estatuko hautagaia da IBBYk ematen duen haur eta gazte literaturako saririk entzutetsuenean. Egunotan iragarri du IBBYk 33 herrialdetako 62 hautagai aukeratu dituela idazle eta ilustratzaile bat hartuta –estatuko idazle-hautagaia Jordi Sierra i Fabra da–. 

Sarituen izenak Bologniako Azokan, martxoaren 21ean, iragarriko dira.

Hemen irakurgai IBBYk publikatutako Elena Odriozolaren soslaia.