Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-09-17

Egile-ikastaroak Aiete Kultur Etxean

Galtzagorri Elkarteak Donostia Kulturarekin batera hainbat egile-ikastaro antolatu ditu ikasturte honetarako Aiete Kultur Etxean. Nola sortu album ilustratu bat? haurrentzako ikastaroa Maite Gurrutxagarekin eta helduentzat Aitziber Alonsorekin; Haikuak naturan, haurrei zuzendua Juan Kruz Igerabideren eskutik; eta Ametsekin jolasean. Eskulanak, haurrentzat Jon Zabaletaren eskutik. Izen-emateak zabalik daude, web gune honetan egin daiteke.

Jon Zabaletaren ikastaroa izango da hasten lehena. Urriaren 17an, 24an eta 31n izango da lehen txanda, 6-7 urteko haurrentzat, 11:00etatik 12:30era. 8-10 urte bitartekoentzat egingo diren saioak azaroaren 7an, 14an eta 31n egingo dira, ordutegi berean.

Azaroaren 7an, 14an eta 21ean izango dira Aitziber Alonsoren saioak (Nola sortu album ilustratu bat?), helduentzat, 11:00etatik 13:00etara.

Maite Gurrutxagak ere gai beraren inguruan emango ditu saioak baina 8-12 urte bitarteko haurrentzat. Horiek abenduaren 22an eta 23an izango dira 10:30etik 12:30era.

Haikuei buruzko lantegia, Juan Kruz Igerabidek emango duena, abenduaren 12an izango da, 10:30etik 13:30era. 8-12 urtekoentzat da baina haien gurasoak ere joan daitezke saiora. 

Izen-ematea zabalik dago web gune honetan eta Donostiako Kultur Etxeetan.