Hemeroteka


Elkarbanatu
2018-05-19

EGHI eta LSD Bakarka taldeek irabazi dute publikoaren saria

Iragan ostiralean, apirilaren 27an, amaitu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea eta dagoeneko baditugu irabazleak. 2017-2018 ikasturtean publikoaren iritziz book trailerrik onenak hauek dira: Ikastetxeen kategorian, Axular ikastetxeko DBH-4 mailako EGHI taldearen Tximeletaren oihua liburuari buruzko book trailerra, 105 botorekin, eta Norbanakoen kategorian, LSD BAKARKAk Pijama marradunaz jantzitako mutikoa liburuari buruz egindako lana, La Salle Donostia ikastetxeko DBH-2 mailako Nora de Graciaren book trailerra, hain zuzen, 58 botorekin.

Irabazle bakoitzak liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa jasoko du, maiatzaren 18an, 11:00etan, Tabakalerako zinema aretoan egingo den sari banaketa ekitaldian.

Guztira, 241 book trailer lehiatu dira 17-18 ikasturtean, eta publikoaren 482 boto jaso ditugu.

 

Ikastetxeen kategorian M2NR taldea bigarren geratu da 44 botorekin eta Axel, Andrea eta Mirene taldea hirugarren 35 botorekin. Horien atzetik, 30 botorekin geratu da UNIR taldea, eta 24 botorekin Sergio, Nanyeli, Oier eta Nahia taldea.

 

Norbanakoen kategorian, berriz, bigarren geratu da ANMANA 17 botorekin eta hirugarren lekuan abdallah anwar 14 botorekin.

Zorionak denoi!

 

Epaimahaiaren sari nagusiak maiatzaren 18an, sari-banaketa ekitaldian emango dira jakitera.

Onenak irabaz dezala!