Hemeroteka

2022-01-27

Editoreak Biko-tekan

Iruñeko Kondestable jauregian egiten ari garen Biko-teka tailerrean parte hartzen ari diren sortzaileek bi euskal editoreren bisita jaso dute. Atzo, goiz osoan izan ziren bertan, eta edizio-lanak sormenari egiten dioten ekarpenaz aritu ziren besteak beste. Elkar argitaltetxeko Antxiñe Mendizabal eta Ereineko Inazio Mujika Iraola izan ziren gonbidatuak. 

Alde batetik, Biko-tekaren bueltan bikotzeari ñabardura egin zioten eta hirukotzeaz aritu ziren. Hain zuzen, sormen prozesuan editoreen parte hartzearen aldarria egin zuten. Sortzaileek galderak egin zizkieten, hala nola lanak amaituta eraman behar ote diren argitaletxera. Editoreek bukatuta edo bukatu gabe, behin proiektua argi buruan, sortzaileei malgutasuna eskatu zieten eurek ere ekarpenak egin ahal izateko. Bestetik, nork bere argitaletxeko aleak eraman zituen eta zenabkiak eman zituzten argitaletxeok urtean argitaratzen dituzten album kpuruen gainean; bizpahiru dira bi kasuetan –Tarttalok urtean egiten dituen koedizioak kontuan izan gabe betiere–.