Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-11-02

Diego Arboledarentzat Espainiako Haur Literatura Sari Nazionala

Lehia estuan ibili ondoren, Diego Arboledaren Prohibido leer a Lewis Carroll izan da 2014ko Espainiako Haur Literatura sari Nazionala eta puntu bakar batera geratu da Harkaitz Canoren Orkestra lurtarra. Arboledaren lanak Lazarillo saria irabazi zuen 2012an eta 2014ko White Rabens zerrendan ere sartu dute.

Epaimahaiaren iritziz, Arboledaren lana izugarri originala da, umore handikoa eta erritmo bizikoa.

Egilea Stockholmen (Suedia) jaioa da. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan egin zituen Filologia ikasketak eta hainbat sari eskuratu ditu dagoeneko.