Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-06-24

Dibupicnic saioarekin amaituko dira Dibupote saioak

Arabako Ilustrapados elkarteak XVII. Dibupotea antolatu du ekainaren 24rako. Saio berezia izango da Estibalizko Santutegiko zelaietan eta Dibupicnic izena jarri diote. Oinez, bizikletaz, autoz edoa autobusez joateko aukera izango da. Autobusez joan nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena araba@ilustrapados.org helbide elektronikoan.

Dibupicnic saioa 18:00etan hasiko da eta itzulera 21:00ak edo 21:30erako aurreikusi dute.

Jatekoak, edariak, musika-tresnak, margoak eta margotzeko gogoa eramateko eskatzen dute antolatzaileek.

Euria egingo balu era saioa ez da bertan behera geratuko, erdi-aroko gune berezi batean egin ahal izango baita.