Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-05-13

Desgaitasunak dituzten haurrei zuzendutako 2021eko liburuen katalogoa plazaratu du IBBYk

IBBY nazioarteko haurren eta gazteen liburuen erakundeak desgaitasunak dituzten haurrei eta gazteei zuzendutako liburuen katalogoa kaleratu du. Aurkezpena Boloniako Azokaren harira egingo dute ekainean (aurten Boloniako azoka birtuala izango da). Katalogo honen xedea liburuak ohiko moduan irakurri ezin dituzten haurrentzako eskaintza osatzea da, hala nola brailen, zeinu-hizkuntzan, liburu taktilak edota oihalez egindakoak biltzen ditu. Torontoko Liburutegi Publikoan kokatu dute bilduma, baina katalogoa eskuragai dago dagoeneko eta berrogei hizkuntzatan emandako obrak jasotzen ditu.