Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-05-12

Concha Chaos, Haur Liburutegiak sortzen eta sustatzen aitzindari izan zen bibliotekaria hil da

Concha Chaos, Haur Liburutegiak sortzen eta sustatzen aitzindari izan zen bibliotekari donostiarra hil da.

Haur Literaturan espezializatutako lehen bibliotekaria izan zen Concepción Chaos. Gazte zela hasi zen bilbliotekari lanetan eta 70eko hamarkadan haurrentzako sail berezia sortu zuen Donostiako Udal Liburutegian. Konstituzio plazako liburutegian hasi zuen ibilbidea haurren sailak, espazio oso mugatuan eta liburu gutxirekin. Baina, pixkanaka, hazten joan zen. 1994an Udalak Haur Liburutegia zabaldu zuen Fermin Calbeton kalean, eta Chaosen ekimenez jarri zen bertan haur txikienentzako (0-5) saila ere.

Harrez gero Haur Liburutegian formazio lan handia egin da irakasleei eta gurasoei zuzenduta, haurren artean irakurzaletasuna sustatzen jarrai dezaten.

Haur Liburutegia sortzen eta sustatzen egindako lan guztiagatik, 2007an Hiritar Merezimenduaren Domina Donostiako Udalaren eskutik.