Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-05-17

Castillo Suarezentzat Peru Abarka saria

Castillo Suarez idazle nafarrak irabazi du 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketa, Zerua berun lanarekin. Orain ilustratzaileen txanda da, proposamenak aurkezteko epea zabalik dago ekainaren 27ra arte. Saria: liburua album formatuan argitaratzea Ibaizabal argitaletxearen eskutik eta 1.700€ko diru-ordaina.

Epaimahaiaren hitzetan: “Barne-bidaia baten flash itsugarriek osatzen dute Zerua berun, prosaren eta poesiaren artean zangalatraba idatzitako lana. Lerrokada sendo eta irudiz beteen bitartez, egileak bere baitako zauriak arakatzen ditu –oroimena, haurtzaroa, amodioa, inkomunikazioa, erbestea…– gristasun itogarritik askatu nahian. Paralelismo eta enumerazioen ugaritasunak ozenagotu egiten dute ahapeka baizik menturatzen ez den ahots sakona.”

Ilustrazio lehiaketan parte hartzeko epea ekainaren 27an amaituko da. Horretarako oinarriak eta Castillo Suarezen lana behean dituzue atxikita.