Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-03-18

Bularretik Mintzora web gunean berritu dugu

Hemendik aurrera Bularretik Mintzora web gunea ( www.bularretikmintzora.org) berrituta aurkituko duzu, eta, mugikorraren nahiz tabletaren neurrian bistaratuko da informazio guztia, edozein euskarritan egoki eskura dezazun. Atal berriak sortu eta eduki mamitsuz bete ditugu. Atal eta azpi-atal guztiak era txukunean ordenatu ditugu erabilerrazagoa izan dadin eta bertan dagoen informazioa eskuragarriago izan dezazun.

Atal berriei dagokienez, “Helduak bitartekari” izeneko atala sortu dugu, egitasmoaren muina bitartekariak baitira. Atal horretan daude Bularretik Mintzora egitasmoan ezinbesteko diren gurasoei, irakasleei, bibliotekariei eta osasun arloko profesionalei dagozkien azpi-atalak. Baita egitasmoaren ezaugarri diren motxilei buruzko informazioa; tailer eta hitzaldien berri; eta egitasmoaren izar diren Irakurketa Kluben inguruko azalpenak.

Horrez gain, hemendik aurrera sare sozialen bidez ere jasoko duzu egitasmoaren berri; Galtzagorri Elkartearen Facebook eta Twitter sareetara lotuta baitago web gune berritua.

Sartu www.bularretikmintzora.org web gunean eta ezagutu egitasmoaren nondik norako guztiak!