Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-12-28

Bularretik Mintzora kanpaina martxan

Bularretik Mintzorako bigarren fase honetan, orain arteko 5 herrietan (Tolosa, Iurreta, Ermua, oñati eta Amurrion), ebaluaketa lantzen hasiko gara. Modu honetan, kanpaina formalizatu egiten da. Ebaluaketa lanaren diseinuaren arduradun Itziar Zubizarreta eta Juan Karlos Alonso izango dira. Juan Karlosek, ebaluaketa tresna diseinatzearen ardura hartua du eta aldi berean, bibliografia eguneratu bat sortzearena. Bestalde, egitasmo honen jarraipena egiteko, dinamizazio lana bi pertsonen artean garatuko da: Itziar Zubizarreta eta Jone Arroitajauregik bideratuko dute ikasturte honetan.

Hala ere, ebaluaketaz gain, formazio aukera berriak landuko dira. Mailegurako maletak liburutegi bakoitzean izateaz gain, honako ekintza hauek burutuko dira Bularretik mintzora egitasmoaren barnean:

Irakurketa Klubak:

- Iurretan: urriaren 16an, azaroaren 20an eta abenduaren 18an, arratsaldeko 17:30etan.

- Ermuan: urriaren 24an, azaroaren 21ean eta abenduaren 12an, goizeko 11:00etan.

- Amurrion: azaroak 6, abenduak 4 eta urtarrilak 15, arratsaldeko 17:30etan.

- Oñatin: abenduaren 16an, urtarrilaren 13an eta otsailaren 17an, arratsaldeko 18:00etan.

Iurretan, irakurketa klubez gain, Yolanda Arrietak ikastaro bat emango du azaroak 4, 11 eta 18an eta Juan karlos Alonsok bi hitzaldi urriak 21 eta 28an, arratsaldeko 18:00etan.

 

Herri berriak

 Leheno aipatu dugun bezala, hiru herri berrik parte hartuko dute egitasmo honetan. Aramaio, Markina-Xemein eta Legazpi. Bertan, liburuz betetako mailegurako maletak egongo dira, eta honako ikastaro eta hitzaldi burutuko dira:

 

Pello Añorgaren  gurasoentzako ikastaroa (ikusi informazioa Bularretik mintzora atalean):

- Aramaio: urriaren 15, 22, 28 eta 29an, arratsaldeko 18:00etan.

- Markina-Xemein: azaroaren 11, 18, 19 eta 25ean, arratsaldeko 17.30etan.

- Legazpin: otsailaren 3, 4, 10 eta 11ean, arratsaldeko 18:00etan.

 

Juan karlos Alonsoren hitzaldiak: (ikusi informazioa Bularretik mintzora atalean):

- Aramaion: azaroaren 3an, 18.00etan

- Markina-Xemein: azaroaren 26an, 17.30etan

- Legazpin: urtarrilaren 21ean, 18:00etan.

 

Juan Kruz Igerabideren hitzaldia: (ikusi informazioa Bularretik mintzora atalean):

- Aramaio: azaroaren 18an, 18:00etan

- Markina-Xemein: abenduaren 2an, 18:00etan.

- Legazpin: urtarrilaren 13an, 18:00etan.

 

Itziar Zubizarretaren irakasleei zuzendutako ikastaroak

- Markina: azaroaren 2an, 16an, 23an eta 30an, 16:00eetatik 18:00etara

- Aramaion: urtarrilak 18, 25, otsailaren 1 eta 8an, 18:00etan.

- Legazpin: marttxoaren 2, 3, 9 eta 10ean.

 

Bularretik Mintzora egitasmoari buruzko informazio zabalagoa helbide honetan aurkitu dezakezue.

https://www.galtzagorri.eus/euskara/aretoak/bularretik-mintzora