Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-04-24

Bularretik Mintzora egitasmoak eragin nabarmena du haurren irakurzaletasunean

Aro berri batean sartu gara Bularretik Mintzora egitasmoan. Abian jarri zenetik, parte hartzen duten herrietako haurren irakurketa ohiturak sortu edota hobetzea izan da gure erronka. Hein batean, hala gertatzen ari zaigula iruditzen zaigu, eta ebaluatuak izan diren familiek irakurtzeko zaletasuna finkatu dutela esan dezakegu.

Jarreretan izan diren aldaketei dagokienez, esan dezakegu:

• Plazerrarekin, komunikazioarekin eta afektibitatearekin lotzen dela irakurketa.

• Kontatzeko inguruko baldintzen kontrola eta arretaren iraunkortasuna handiagotu egin direla.

• Haur literaturari buruzko baliabideen informazioa, eta maileguaren erabilpena areagotu egin dela.

• Lehenagotik ezagutzen ez ziren kantak erabiltzen direla etxeetan.

• Partekatzen den denbora eta horien bizipenetan hobekuntza antzematen dela.

Hemen duzue Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan Gurasoen Bukaerako Ebaluazioaren bidez osatzen den emaitzen txosten orokorra.