Hemeroteka

2021-12-20

Booktuberboom_+ lehiaketako irabazleak Andere Garabieta eta Nikole Arando dira!

Dagoeneko iritsi da Booktuberboom lehiaketaren V. edizioa bere amaierara. Aurten sorpresa ugari izan ditugu: Booktuberboom_+ saioa youtuben, Instagrame ta TikTokeko erronkak... Baina Booktuberboom lehiaketa bat denez, ezinbestean lehiaketa irabazi eta saria jaso duten artistak aipatzea dagokigu orain, haiek bihurtu baitira 2021eko liburuen influenzerrak!

Batetik, sariketa bikoitza jaso duen Andere Garbieta Loiuko gaztea dugu, bera izan baita epaimahaiaren lehen sarirako hautatua, baita publikoaren saria ere eman duena. Anderek Cornelia Funkeren Tinta-bihotz liburuaren iruzkin eta gomendioa egin digu.

Epaimahaiaren hitzetan, "Liburuaren aurkezpen bikaina egiten du, booktube batean ohikoak diren ezaugarri guztiekin. Booktuber lana primeran betetzen du Anderek. Gainera, kameraren aurrean naturaltasun handiz agertzen da eta edizioan gehitu dizkion elementuak oso ondo txertatu ditu kontakizunean. Irakurtzea maite duela nabarmen gelditzen da eta egindako lanari esker ikus-entzuleen irakurtzeko gogoa piztea lortzen du". 

Esan bezala, publikoaren bozka gehien jaso dituen booktube bideoa izan da berea. 414 "like" jaso ditu bideoak, bozken ia %42a. Zorionak, Andere! Booktuber lanetan jarraitzeko kamera, tripodea eta mikrofonoa eramateaz gain, liburu eta disketan gastatzeko bonoa eta abentura txangoa eraman ditu, bere kasuan scape room batera bisita. Ea aukera dugun Andereren gomendio gehiago jasotzeko Youtuben!

Eta bestetik, epaimahaiaren bigarren saria jaso duena Nikole Arando elorriotarra dugu! Patxi Zubizarretaren Mila gau eta bat gehiago liburuaren iruzkin eta gomendioa egin digu booktube bideoan. 

Epaimahaiaren hitzetan, “Liburuaren aurkezpen ona egiten du, era ulergarri eta argian ematen du istorioaren berri. Oso ondo prestatutako booktubea da. Gidoi landua, leku eta musika egokia eta efektu barregarriak erabili ditu. Gozatzen ari dela nabari da eta booktuber paperean erabat sartu da”.

Nikole Arandok abentura kamera eta liburu eta disketan gastatzeko bonoa eraman ditu egindako lanarengatik. Nikoleren kasuan, booktubea modu pribatuan aurkeztu du lehiaketara, Booktuberboom_+ lehiaketan bideoak publiko edo pribatuan aurkezteko aukera eskaintzen baita. 

Zorionak bi irabazleei! Aurreko astean jakin zuten honen berri eta haien ikastetxeetan izan ginen sorpresaz saria emateko. Hona hemen haien sariketaz ohartu zireneko irudi batzuk:

 

Instagarm eta TikTok kontuetan informazio gehiago: @booktuberboom

Booktuberboom_+ blog-a:

https://booktuberboom.wordpress.com/