Booktuberboom_+ EAEko booktube, bookstagram eta booktok lehiaketa amaitzear da. Dagoeneko jaso ditugu aurtengo lanak eta, orokorrean, bikainak dira: liburu gomendio aproposak, erakargarriak eta horietako batzuk booktuber, booktoker eta bookstagrammer profesionalen moduko edizioekin eginak. Orain, epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren VII. edizioko liburuen influencer onenak, haiek erabakiko baitute lehen eta bigarren postuan geratuko diren booktuberrak, eta bookstagram eta booktok kategoriako irabazleak zeintzuk izango diren.
Gainera, 5 bookstagrammerrek euren lana publiko egitea erabaki dute, hortaz, publikoaren sariketa bozka fasea ere aktibatu berri dugu. Hona hemen publikoaren bozka emateko PAUSUAK:
Abenduaren 8ra bitarte “Gustuko dut” gehien dituen instagrammerra izango da PUBLIKOAREN SARIA irabaziko duena. Adi ibili!
Beraz, abenduaren erdialdean jakingo dugu nortzuk diren aurtengo irabazleak, bai epaimahaiarenak, baita publikoarenak ere! Kamerak, volgerra izateko materiala eta liburu edota diska ugari daude jokoan! Nor izango ote da aurtengo euskarazko liburuen influencerra?
Eman “like” eta harpidetu gure kanalera!
Instagram: @booktuberboom