Hemeroteka

2024-09-25

Booktuberboom_+ kedada Legazpin!

Legazpin izan gara, Booktuberboom_+ egitasmoaren baitan, Haztegi Ikastolako batxilergoko ikasleekin herriko liburutegian booktuber, bookstagrammer eta booktoker kedadak egiten.

Irailaren 24an Legazpiko Udal Liburutegian, 16-17 urteko hainbat gazterekin izan gara ordu eta erdiko saio batean liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoez solasean: booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen.

Horrez gain, taldeka booktubeak eta booktokak sortzeko tartea ere izan dute gazteek. Animatuko al dira beraiek ere Youtuben, Instagramen edo TikToken euskarazko libururen bat gomendatzen? Azaroaren 25ean jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte hartzeko epea.

Booktuberboom_+ lehiaketari buruzko informazio guztia blogean topatu daiteke. Bertan aurkituko dituzue, halaber, lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak

Eman “like” eta harpidetu gure lehiaketan!