Hemeroteka

2021-10-21

Booktuberboom_+ kedada Elorrioko gazteekin!

Booktuberboom_+ fenomenoa geldiezina dela dirudi... Aste honetan, Booktube youtube kanalean literatura eta sare sozialen inguruko programaren lehen atala ikusgai izateaz gain, aurtengo bigarren booktuber kedada egin dugu!

Astearte honetan, urriaren 19an, Elorrio insitutuko gazteak herrilko udal liburutegira hurbildu dira Galtzagorriko kideokin eta bertako bibliotekariekin biltzeko. Ordu betez aritu ginen liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen. Batek baino gehiagok booktokerrak ikusi izana aipatu zuen eta haien artean bazen dagoeneko youtuber lanetan aritzen zenik... Hortaz, animatuko al da booktuber lanetan jartzera? Zein liburu gomendatuko ote die haien jarraitzaileei? Azaroak 26a bitarte jakingo dugu hori, orduan amaituko baita lehiaketan parte harzteko epea. 

Elorrioko gazteak jarraian liburutegian begiradatxo bat bota eta maileguan liburu bat edo beste hartu zituzten... seguru bat edo bestek liburu horren gomendioa egingo digula edizio honetan!

Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia geure blogean topatu daitekeela. Bertan topatuko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Eman "like" eta harpidetu gure lehiaketan!