Hemeroteka

2022-10-27

Booktuberboom_+ bigarren atala: galderak eta erantzunak!

Booktuberboom_+ saioaren bigarren atalean Sutan Bangeko kideek haien gazte garaiko irakurketekin loturiko galdera mamitsuak erantzun dituzte. 

Ausartzen al zara zu ere erantzutera edo antzeko galdera berriak sortzera? 

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta honekin batera, Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira bigarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran. Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak astero Youtubera igoko den programa.

Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutuko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Hurrengo eta azken atala... Azaroaren 2an! "Booktok erabiltzailearen gida!". TikTok sare sozialak literaturarekin lotuta ematen dituen aukerak eta Challenge edo erronka ezberdinak aurkeztuko dira.

 Aurreko urteko Booktube Youtube saioa ere ikusgai dago, Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin.

Booktuberboom Youtube kanala: https://www.youtube.com/channel/UCb03HlCNOxCqTlr-mx8j87g