Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta honekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira bigarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai, ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran.
Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak astero Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutuko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.
Urriaren 19an, "Nola parte hartu Booktuberboom_+ lehiaketan?" atala argitaratu zen. Bertan egitasmoaren nondik norakoak eta lehiaketan parte hartzeko jakin beharreko guztiak topatu daitezke.
Urriaren 26an, "Galderak eta erantzunak!" atala. Gazte garaiko irakurketekin loturiko galdera mamitsuak erantzungo dituzte Sutan Bangeko kideek bigarren atal honetan.
Azaroaren 2an, "Booktok erabiltzailearen gida" atala. TikTok sare sozialak literaturarekin eta liburuekin lotuta ematen dituen aukera ezberdinak aurkeztuko dira hirugarren eta azken atal honetan.
Aurreko urteko Booktube Youtube saioa ere ikusgai dago, Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin.
Booktuberboom Youtube kanala: https://www.youtube.com/channel/UCb03HlCNOxCqTlr-mx8j87g