Badakizue Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren 4. Edizioa martxan dugula eta lehen booktubeak jaso ditugula honezkero. Baina urtero, egitasmo honen barruan, booktuber kedada presentzialak egin izan ditugu herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara.
Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara etxe eta ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa!
Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren?
Eman klik eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanalean! Astero bi bideo promozionatuko ditugu. Hona hemen lehena...
1. BookTuber zer da? - BOOKTUBERBOOM SAIOA
Ikastetxeetara ere bidali dugu informazio hau eskola material gisa hartu eta eskola orduetan ikusi daitezkeen bideo interesgarriak izan daitezkeelako. Baina, nahi duenak etxetik norbere mugikor, tablet edo ordenagailuetan play sakatu eta goxo-goxo tertuliak ikusi ditzake. Liburuez hitz egitea ere badelako irakurtzea! Sakatu play eta disfrutatu gure erreprodukzio zerrendaz.
Blog: https://booktuberboom.wordpress.com/
Instagram eta TikTok: @booktuberboom