Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-10-16

Bookbird aldizkariak editore berria izango du

IBBYk (International Board on Books for Young People) argitaratzen duen Bookbird aldizkarirako editore berria hautatu dute: Björn Sundmark. Suediako Malmö University-ko irakaslea da eta unibertsitate honek argitaratzen duen hezkuntzari buruzko Educare aldizkariko editore ohia. Gaur egun, Suediako Haur Liburuaren Erakundeak argitaratzen duen Barnboken aldizkariko editorea da. Berak beteko du 2015etik 2018ra Roxanne Hardek (Bookbird-en egungo editorea) 2014ko urrian utziko duen kargua.

Björn Sundmark-ek bere aurkezpenean adierazi duenez, aldizkariak orain arte egindako bideari eutsiko dio: izaera akademikoa eta periodistikoa izaten jarraituko du, nazioartekoa izango da, baina gertuko gaiak ere jorratuko ditu, eta haur ets Gazte Literatur adituentzat nahiz zaleentzat zuzenduta egongo da.