Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-05-17

Book Trailer Lehiaketan botoa emateko azken astea

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko azken astea da hau, maiatzaren 15ean amaituko da epea. Lehiaketako kategoria bakoitzean boto gehien eskuratzen dutenek PUBLIKOAREN SARIA jasoko dute. Ikastetxeen kategorian GARZUXAK eta AZALOREAK taldeek hamaikana boto jaso dituzte orain arte eta berdinduta daude une honetan. Hauen atzetik daude 9 botorekin Kulunkari taldea eta 7 botorekin Carmen ala Frida. Norbanakoen kategorian, berriz, ILUMINATIAK taldeak jarraitzen du lehen postuan 11 botorekin eta atzetik ditu IRLI eta HAMELE, 10 eta 8 botorekin, hurrenez hurren.

Bozketan parte hartzeko, ikusi book trailerrak, gustukoena hautatu, sartu BOZAKTU atalean eta eman zure botoa. Botoa ematen dutenen artean e-reader bat zozkatuko dugu.

Bozkatzeko urratsak

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa

3. Datuak bete Hiru urratsetan eman daiteke botoa.

Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.

Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.

Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Boto gehien jasotzen dituen taldeak Ikastetxeen kategorian 200 euroko bonoa jasoko du, liburu eta diskotan gastatzeko. Norbanakoen kategorian, berriz, e-reader bat.