Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-04-12

Book Trailer Lehiaketako bozketa atzeratu dugu

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako BOZKETA martxoaren 27an hastekoa zen, baina iragan astean izan genuen ezbeharra tarteko (hoditeria hautsi eta ura sartu zitzaigun bulegora), ezin izan ditugu jasotako book trailer guztiak Liburu Gaztea web guneko Lehiaketa atalera igo. Hori dela eta, bozketa APIRILAREN 13an jarriko martxan.

Hortaz, apirilaren 13tik aurrera publiko zabalak botoa emateko aukera izango du, PUBLIKOAREN SARIAren irabazlea hautatzeko. Botoa ematen dutenen artean, gainera, e-reader bat zozkatuko da, orain arte bezala.