Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-11-26

Bm buletinaren 21. zenbakia

Dagoeneko eskuragarri dago bm Buletinaren 21. zenbakia, urrikoa. Bertan, aurreratu genizuen bezala, zenbait atal berri daude. "Etxean kontu-kantari", "Ipuinez ipuin" eta "Gela barnean". Bestalde, Bularretik Mintzora egitasmoa hazten ari dela eta, azken urteetako bilakaeraren inguruko informazioa eta grafikoak ere bildu ditugu azken buletin horretan.

Bestalde, Bularretik Mintzora egitasmoaren barruan, aldian aldian irakurketarekin zerikusia duten albistez eta informazio interesgarriz betetzen dugun bloga bisita dezakezue nahi duzuenero.

Bertan aurkituko duzun azken post-etako bat da honakoa

Aurreko ikasturteetan, “Ondo pasatzeko!” atalarekin bukatzen genuen bm buletina. Buletinaren berregiturarekin batera, tokirik gabe gelditu zaigu atala, baina guri asko gustatzen zitzaigun, eta blogean lekua ematea erabaki dugu.

Liburu bat aurkezten dizuegu, Lola: tooodo un día en el zoo. Izenburuaz gain liburuak ez du beste testurik, eta horrek egokia egiten du edozein hizkuntzatan aurkeztua izateko.

Liburuaren eremu fisikoekin egiten duen jokoa eta irudiari ematen dion tratamentu grafikoagatik ekarri dugu honera. Azterketa zehatzago bat aurkituko duzue Ana Garralón adituaren blogean, eta egileak bideo batean erakusten du lana poliki-poliki, xehetasunek ihes egin ez dezaten.