Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-12-23

BM Buletina zabaltzeko bide berria estreinatu dugu

Gaur, abenduak 11, BM Buletina zabaltzeko modu berri baten lehen urratsa eman dugu. Orain arte buletin honetan atxikitzen genituen baliabide literarioetarako sarbidea irekia izan da, edozein sar zitekeen nahieran. Baina kontutan izanda bertan agertzen diren baliabide literarioak Bularretik Mintzora egitasmoaren barne edukiak direla, hauen atzean dagoen lana ikaragarri handia dela eta eduki horien egile eskubideei errespetua zor zaiela, sarean horiek babestea erabaki dugu. Beraz, informazio eta eduki hauek modu pribatuan, Bularretik Mintzorako erabiltzaile direnentzat bakarrik egongo dira ikusgai hemendik aurrera. 

Hemendik aurrera, beraz, buletina jasotzeko bi modu egongo dira: 

- HARPIDE: buletineko albisteak irakurtzeko aukera

- ERABILTZAILE: albisteetako eduki gehigarria ikusi eta erabiltzeko aukera

Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen ari diren herriek zuzenean erabiltzaile izateko aukera izango dute.

Orain arte bezala, harpide direnek Buletina haien e-postan jasoko dute, ohi bezala. Baina buletineko eduki literario guztiak ikustea nahi duenak ERABILTZAILE egin beharko du. Horretarako, egin klik hemen.

Erabiltzaile egiteak esan nahi du, Bularretik Mintzorako buletina urtean sei aldiz jasotzeaz gain, bertako eduki guztiak (esteka moduan atxikitzen dira asko) osorik ikusteko eta erabiltzeko aukera izango duela. Izan ere, albistegi horrek lotuta izaten dituen baliabide literarioak eduki pribatu gisa babestu baititugu eta horiek nahi adina bider kontsultatzeko aukera izango du erabiltzaile egiten denak. 

Izen-ematea egitean, Galtzagorriko kideak erabiltzaile egin berriarekin harremanetan jarriko dira eta urtebeteko erabiltzaile egiteko baldintzak zein diren jakinaraziko dizkie.

Bestalde, Galtzagorriko bazkide direnek, izen-emate fitxan agertzen den laukitxoa klikatu beharko dute hala direla jakinarazteko. Hau garrantzitsua da, bazkideek baldintza bereziak baitituzte.

Bestalde, aldaketa horiek burutzearekin batera, Bularretik Mintzora web gunean ere beste aldaketa eta eguneratze batzuk ere egin ditugu: hemendik aurrera lehen Bularretik Mintzora blogean agertzen ziren albisteak web gunean argitaratuko dira zuzenean; Baliabide Literarioak izeneko atala sortu dugu erabiltzaileentzako. Eta informazio, argazki eta bideo berriak txertatu ditugu.

Hori guztia Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker egin ahal izan dugu, nahiz eta egitasmo osoaren koordinazioa Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker gauzatzen den.

Beraz, lehendik BM Buletinaren harpide bazinen animatu eta egin zaitez erabiltzaile. Eta orain arte ez bazara buletineko harpide izan, zeren zain zaude? Urtean sei aldiz Haur Literatura eta irakurketari buruzko informazio interesgarri ugari jasotzeko aukera izango duzu.

ANIMATU ETA EGIN ZAITEZ ERABILTZAILE!