Bizkaiko Foru Aldundiak 16 urtetik gorakoentzta antolatzen duen "Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da" literatura lehiaketaren VIII. edizioa abian da. Lehiaketa horretan, egileek euskaraz edo gaztelaniaz proposatu eta hasitako kontakizun batzuei jarraipena eman behar zaie. Aurten Jasone Osorok idatzi euskarazkoa eta Aixa de la Cruzek gaztelaniazkoa. 2016ko otsailaren 15a da lanka aurkezteko azken eguna.
Jasone Osorok hasiko du euskarazko kontakizuna, "Laranja zukua" gioburu hartuta. Eta Aixa de la Cruzek, berriz, gaztelaniazkoa, "Stan" izenekoa.
2016ko otsailaren 5era bitarteko epea dute parte-hartzaileek beren lanak aurkezteko. Lehiaketa 16 urte baino gehiago duten guztientzat dago zabalik, eta lan orijinal bat aurkeztu behar da, aurretiaz inoiz publikatu gabea.
Sariak
- Lehenengo saria, euskaraz: 1.500 euro eta diploma.
- Lehenengo saria, gaztelaniaz: 1.500 euro eta diploma.
- Bigarren saria, euskaraz: 500 euro eta diploma.
- Bigarren saria, gaztelaniaz: 500 euro eta diploma.
- Finalista, euskaraz: diploma.
- Finalista, gaztelaniaz: diploma.
Informazio guztia foru liburutegiko web orrian agertzen da: http://www.bizkaia.eus/foruliburutegia.