Datorren ostiralean, abenduak 4, amaitzen da urtarrilean egingo dugun BIKO-TEKA tailerrean izena emateko epea. Tailerra urtarrilaren 25etik 29ra izango da Iruñeko Kondestablearen jauregian eta idazle eta ilustratzaile bikoteei zuzenduta dago. Gidariak Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso izango dira eta aukeratutako bikoteek doan egingo dute ikastaroa Iruñeko Udalak ematen digun laguntzari esker. Beraz:
Beste babes garrantzitsu bat ere badugu tailerra antolatzerakoan, hain zuzen Etxepare Sariena. BIKO-TEKA topagune izateko sortu genuen, euskal sortzaileen harrobi izateko ere bai. Uzta ederrak eman ditu honezkero, begira:
Hau guztia kontatu dizugu animatu zaitezen, BIKO-TEKA tailer bat baino gehiago da: luxuzko gidariekin, jakin-mina eragiten du, sormena astintzen du, inspirazio-iturri askoren ateak irekitzen ditu eta lantaldean aritzeko aukera ematen du. Galduko duzu? Hemen duzu deialdia.