Hemeroteka


Elkarbanatu
2025-02-03

BIKO-TEKA Naiz Irratian

Dagoeneko amaitu da 2025eko BIKO-TEKA. Iñigo Astiz idazleak eta Maite Mutuberria ilustratzaileak gidatu dute Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalaren laguntzaz 9. urtez antolaturiko tailerra.  

Zortzi bikotek hartu dute parte eta, esperientzia, dinamika eta ariketa ezberdinen bitartez, haurrentzako album bat sortzeko tartea eta aukera izan dute. Sortzaileen arteko sare ederra ere ehundu dela esan dezakegu, ziur bidean berriz ere topo eginen dutela! 

Aurten, Naiz Irratiko lagunen bisita izan dugu, Iruñeko Ziudadelako Armen Aretora bertaratu dira BIKO-TEKA barru-barrutik ezagutzeko helburuarekin. 

Ordu erdiko erreportaitxoa entzun dezakezu HEMEN klik eginez! Mahaiaren bueltan batu dituzte Izaskun Jauregi eta Maitane Gartziandia bikotea eta edizio honetako bi irakasleak.