Amaitu da Galtzagorri Elkarteak, Iruñeko Udalaren babesarekin eta Etxepare Sariaren antolatzaileen hauspoarekin, Iruñean antolatzen duen album ilustratuak sortzeko tailerra. Zortzi bikotek parte hartu dute, idazle eta ilustratzaile bana bikote bakoitzeko. Aurtengoan Yolanda Arrieta idazlea eta Aitziber Alonso ilustratzailea izan dira BIKO-TEKAko gidariak. Azken egunean Karla Fernandez de Gamboa adituak hitzaldia egin zuen album ilustratuei buruz. Tailerraren xedea bikoteek album ilustratu baten proiektua sor dezatela da, eta helburu hori lortzeko erreminta ugari ematen dizkiete gidariek zein gonbidatutako adituak. BIKO-TEKA, ohi bezala, euskaraz egin dugu.
Fernandez de Gamboa Hezkuntza Didaktikan doktoreak album ilustratuei buruz hitz egiteko liburuak izan zituen lanabes nagusi. Sorkuntza prozesuan irakurlea kontuan izatea ezinbestekoa dela esan zien sortzaileei. Nork irakurriko du? Zer esperientzia literario eskaini nahi zaio? Albumek irakurleen gaitasun literarioa trebatzeko eskaintzen dituzten baliabideak aletu zituen eta tailerrean egin zuen transmisio lanean zer hobeto eta liburuak elkarrekin irakurri zituzten.
Parte hartzaileek BIKO-TEKAren balorazio bikaina egin zuten. Fernandez de Gamboaren hitzaldia tailerraren hasieran izan balitz hark emandako gomendioak sorkuntza lanean praktikan jarriko zituela esan duenik badago, eta Galtzagorri Elkarteak aintzat hartuko du iradokizuna hurrengorako. Bestelakoan hala irakasleen nola egindako ariketen balorazio ona egin dute.