Hemeroteka


Elkarbanatu
2016-09-16

Beste hitzak proiektuaren baitan Irlandan 8 asteko egonaldia egiteko deialdia zabalik da

Hautatuko idazleak literatur proiektu bat sortu beharko du euskaraz. Egonaldi horretan parte hartu nahi dutenek irailaren 17a baino lehen aurkeztu behar dute garatuko duten proiektuari buruzko txostena eta curriculum eguneratua. Baita egonaldian zehar 2 jarduera paralelo burutzeko proposamena ere.

 

Egonaldian zehar idazleak sortu beharreko literatur proiektua izan daiteke fikziozkoa, poesia, ez-fikzio sortzailea (memoriak, entseguak…), nobela grafikoa, literatur kritika, literatur biografia/autobiografia garaikidea, gidoigintza edota antzerkigintzaren alorrekoa.

 

 

Eskaintzen dena

Hautatutako idazleak bidaia gastuak, ostatu gastuak (herrialdeko bazkideak egonaldirako aukeratatuko egoitzan), dietak, ordaina (2.500 euro bi hilabetegatik) eta lanaren argitalpena (5 hizkuntzetara itzulia bai web gunean baita paperezko antologian ere) jasoko ditu trukean.

 

 

Hizkuntza gutxituen literatur trukerako sarea

Beste Hitzak-Other Words Europako hizkuntza txiki edota gutxituen arteko literatur trukerako sarea da (Irlanda, Mazedonia, Eslovenia, Frisia eta Euskal Herria daude sarean) eta proiektuaren oinarri nagusia literatur sorkuntzarako egonaldiak dira. Euskal Idazleen lehen egonaldia Ekaitz Goienetxeak egin zuen Eslovenian, martxoa eta maiatza bitartean, eta orain bigarren egonaldia egin ahal izateko deialdia martxan jarri da.

 

 

Deialdi honen inguruko informazio zabalagoa aurkituko duzue DonostiaKulturako web gunean.