Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-05-07

Beherapena izango dute IBBYren Kongresuan izena ekaina baino lehen ematen dutenek

2014ko irailaren 10etik 13ra egingo da IBBYren Nazioarteko 34. Kongresua Mexikoko hiriburuan. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, eta ekaina baino lehen egiten dutenek %5eko beherapena izango dute.

Tarifak herrialdeka banatu dituzte. Horren arabera, otsailetik ekainera bitartean izena ematen duten Frantziako eta Espainiako parte hartzaileei 665 dolar kostako zaie izen-ematea. Uztailetik aurrera izena emanez gero, 700 dolar kostako zaie. Tarifa horren barruan sartzen dira, egitarau akademikoan agertzen diren ekitaldi guztiak, hiru egunetako bazkariak eta afariak, eta hoteletik kongresua egingo den lekurako garraioa. Hortik kanpo geratzen dira, gosariak, ostatua, eta Mexiko hiribururako bidaia.