Hemeroteka


Elkarbanatu
2015-05-23

Batzar Orokorraren eguna atzeratu dugu

Galtzagorri Elkarteak bere bazkideei jakinarazi nahi die, apirilaren 18rako deitutako Batzar Orokorra maiatzaren 23ra atzeratu dugula. Martxoaren 20an hoditerian izan genuen arazoak sortutako eragozpenak tarteko, atzeratu beharrean suertatu gara. 

Izan ere, Euskal Idazleen Elkartearen bulegoko hoditerian izandako eherketaren ondorioz, ura sartu zen bulegoetan. Ondorioez, lurra altxatu behar izan dugu, eta hori berritzen ari dira arotzak egun hauetan. Hainbat liburu, agenda eta material ere galdu dugu. Horregatik azken hiru asteetan ezin izan dugu normaltasunez lan egin. Oraindik ere Interneterako konexiorik gabe jarraitzen dugu Galtzagorriko bulegoan.