Hemeroteka


Elkarbanatu
2014-05-19

Baditugu Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko lehiaketako irabazleak

Zarauzko Antoniano ikastetxeko Ane Perez (Lehen Irakurlea), Aretxabaletako Arizmendi ikastolako Nerea Catania (Irakurle Aurreratua) eta Bilboko Ntra. Sra. del Carmen ikastetxeko Magdalena Onaindia (Super Irakurlea) izan dira Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko postal lehiaketako irabazleak. Epaimahaiaren iritziz, euren postalak izan dira "Gonbidatu Hans Christian Andersen ...-ra" lehiaketako politenak eta originalenak.

Euskal Herriko 22 ikastetxek hartu zuten parte "Gonbidatu Hans Christian Andersen ...-ra" lehiaketan. Bilbo, Trapagaran, Amoroto, Ggautegiz-Arteaga, Markina-Xemein, Iurreta, Donostia, Zarautz, Bergara, Hondarribia, Azkoitia, Oñati, Itsasondo, Ataun, Tolosa, Gabiri, Bidania eta Duranatik jaso ditugu postalak.

Honakoa zen proposatzen genuena: postal bat egitea bizi garen herriko txoko bat, gune bat, monumenturen bat, eskulturaren bat, paisaiaren bat… irudikatuko duena, eta horrekin batera, testu labur bat idaztea berriz etortzeko gonbidapena eginez eta leku hori zergatik aukeratu dugun azalduz.

Bada, 18 ikastetxetatik jaso genituen postalak, eta epaimahaiak ez du lan erraza izan horietatik onenak aukeratzen. Azkenean, honako izan da hautaketa kategoriaka:

Lehen Irakurlea: Ane Perez. Antoniano Ikastetxea (Zarautz). Zarauzko Musika Plaza.

Irakurle Aurreratua: Nerea Catania. Arizmendi Ikastola. Almen Gunea (Eskoriatza). Donostiako Kontxa hondartza.

Super Irakurlea: Magdalena Onaindia. Ntra. Sra. del Carmen (Bilbo). Guggenheim Museoaren ondoan dagoen eskultura.