Hemeroteka


Elkarbanatu
2013-11-22

Badator bm buletina

Ikasturte berrirako egin nahi genituen aldaketek, hausnarketa prozesu luzea eragin dute Galtzagorrin, eta, honek, Bularretik Mintzora buletinaren bidalketa berriak atzeratzera eraman gaitu. Poliki-poliki galdutako denbora berreskuratzen saiatuko gara, zuei agindutako materialak esakini ahal izateko.

Zain zaudeten artean, blogaren bitartez, txatalak erakusten hasiko gara.

Gaurkoan, “Etxean kontu-kantari” atal berria aurkezten dizuegu. Atal honen asmoa da gurasoak egitasmoan parte hartzaile eraginkor bihurtzea. Horrela, eskolan lantzen dituzten hainbat jolas eta kantu etxean erabiltzea proposatzen dizuegu.

Oinarrizko balibideak etxe guztietan sartzen ari diren Bularreik Mintzora eta Sasi Guztien Gainetik liburuetan aurki ditzakezue helduok. Bi liburu hauek ez dira haurrek bere horretan entzuteko eginak. Kaleratu genituenenan, hain zuzen, asmoa oso zehatza zen: helduek euskal tradizioko hitz-jolas, kantu eta ipuinak ikasteko erreztasunak eskaintzea, inguruko haurrei ahoz transmititu ahal izateko.

Horrela, bm buletinera adibideak ekarriko ditugu, etxean ere tradiziozko jolas eta kantu hauek lantzeko.

Fitxa moduan aurkeztuko dira, pieza bakoitzari “erabilera aholku” batzuk erantsiko dizkiogularik. Hemen lehenengo adibideak Etxean kontu-kantari 1.