Hemeroteka


Elkarbanatu
2020-11-10

Badator BIKO-TEKAren bosgarrena

Galtzagorri elkarteak bosgarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKO-TEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak bikoteka lau eskutara lanean aritzen diren. Ireki berri dugu urtarrilaren 25etik 29ra Iruñean –Condestable jauregian lehenengo aldiz– egingo dugun bosgarren ekitaldiaren deialdia. Izen-ematea zabalik egongo da abendauren 4ra arte.

Izena ematen duten sortzaileen artean epaimahaiak zortzi ilustratzaile eta zortzi idazle aukeratuko ditu, eta bikoteka izena eman ez dutenen arteko bikoteak osatuko dituzte. Aukeratutako guztiek tailerra doan egiteko aukera izango dute. Hautatutako sortzaileei beranduenez abenduaren 18an jakinaraziko diegu.

2021eko edizioan Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak egingo dituzte tailerraren gidari lanak. Hizlari gonbidatuak Dani Martirena idazlea eta Ana Ibáñez ilustratzailea izango dira eta autoekoizpenari buruz arituko dira. 

BIKO-TEKA liburu grafikoen alderdi literarioa eta irudizkoa lantzen dira, diseinu bera ere bai. Bikoteek proiektu bat sortzeko aukera dute eta gidariak proiektuen eraikuntza horretan bidalegun izaten dituzte. Proiektu beraren sormen-lanaz gain, hamaika ariketa egingo dituzte arte-diziplina ugari uztartuz. 

BIKO-TEKA deialdia 2021