Hemeroteka


Elkarbanatu
2022-04-07

Aurtengo Vitoria-Gasteiz Itzulpen sarietara lanak bidaltzeko epea ireki dute

Maiatzaren 6ra arte zabalik egongo da Vitoria-Gasteiz Itzulpen sarira lanak bidaltzeko epea. Sariok 2002an sortu zituzten udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez, eta haur eta gazte literaturari (HGL) espresuki aitortza egiten dion euskal itzulpen sari bakarra da. 

Lanek, edozein hizkuntza jatorri izanda, HGLko lanak izan behar dute eta 2021eko Lege Gordailua izan behar dute. Enpresek egindako itzulpen-lanik ez da onartuko. Lanak aurkezteko eskabidea prestatu dute propio eta, eskabideaz gain, itzulitako lana bera eta jatorrizkoa aurkeztu beharko dira. 

Eskabideak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Gasteizko Udalaren herritarrei laguntzeko bulegoetan, edo posta arruntez helbide honetara bidaliz: Vitoria-Gasteizko Udala, Espainia plaza 1 01001, Vitoria-Gasteiz.

Jatorrizko hizkuntzatik itzuli ez bada, bitarteko hizkuntzako bertsioaren ale bat ere erantsi beharko da. Nahi adina lan aurkeztu ahal izango dituzte itzultzaileek modalitate batean zein bestean. Bi modalitate dago eta honakoak dira:

Haur literatura (6-12 urte): diploma eta 9.000 euro.

Gazte literatura (13-18 urte): diploma eta 9.000 euro.

Sarituei jakinarazteaz gain, ALHAON argitaratuko da epaimahiaren erabakia, azaroaren 6a baino lehen. Udalak horretarako antolatuko duen ekitaldi ofizialean ordainduko zaizkie sariak irabazle gertatu diren itzultzaileei.