Hemeroteka


Elkarbanatu
2009-10-16

Aurtengo formazio eskaintza: AUTOEDIZIOA

Urriaren 16an eta 17an burutuko dira Donostiako Haur Liburutegian Haurrentzako liburuen autoedizio laborategia izeneko ikastaro-topaketak. 16an goizeko 9:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00ak arte luzatuko dira topaketak; larunbatean berriz, goizeko 9:30etan hasi eta 13:30ak arte.

 

Topaketa hauek argitaldari, ilustratzaile, idazle, irakasle, bibliotekari, kultur dinamizatzaile, liburu-dendetako arduradunei eta Haur eta Gazte literaturan interesa duen edonori zuzenduak daude. Beraz, albumaren edizioan, sorkuntzan eta honen erabileran formazioa beharko luketen profesionalei dago bideratua.

Izan ere, hiru ildo nagusi jorratuko dira:
 

- Teoria: Zergatik autoeditatu?

- Hausnarketa: zer kontatu nahi dugu eta nola?

- Praktika: "Aleluia" formatuko liburuxka bat egin

 

Helburuak:

- Euskal Haur eta Gazte Literaturaren esparruan modu batean edo bestean lan egiten duten profesionalak autoedizioaren ezaugarrietan formatu:

   . Sortzaileei (ilustratzaile, idazle eta abarrei) autoedizioak eskaintzen dizkien aukeren berri eman.

   . Bitartekariei (irakasle, dinamizatzaile, irakurzaletasuna sustatzen adituei...) haurren irakurzaletasuna sustatzeko bide berriak eskaini. Izan ere muga komertzialik ez duen esparru honek hainbat aukera eskaintzen ditu bai eskolan bai liburutegian garatzeko dinamikak lantzerakoan. 

   . Liburuzain, liburu dendetako arduradun eta argitaldariei argitalpenen mundu berri bat eskaini: ezagutzen ez zituzten liburuak, testuak, formatuak...eskuratzeko bideak eta horien abantailak zabaldu.

- Haurren garapenean irudiak, arteak eta formatu berrien sormenak duten garrantzia azpimarratzea eta aztertzea.

- Autoedizioa ezagutarazi: beste kultura eta literatura batzuetan egiten denetik ikasi, ondoren gurera ekarri ahal izateko.

 

Izena emateko

Ikastaroan gehienez 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute. Izena emateko urriaren 9a baino lehen dei dezakezue Galtzagorrira (943471487) edota e-postaz idatzi galtzagorri@galtzagorri.eus helbidera.

Matrikulak 50 euro balio du bazkideentzat eta 70 Galtzagorriko bazkide ez direnentzat.