Hemeroteka


Elkarbanatu
2021-01-05

Aukeratu ditugu V. BIKO-TEKAn parte hartuko duten zortzi bikoteak

Aukeratu ditugu hurrengo BIKO-TEKAn, bosgarrena, parte hartuko duten idazleak eta ilustratzaileak. Urtarrilaren 25etik 29ra egingo dugu Iruñeko Kondestablearen jauregian. Izan ere, Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren babesarekin antolatzen du idazleei eta ilustratzaileei zuzendutako tailerra; proiektu honetan Etxepare album ilustratuaren sariaren antolatzaileak ere bidelagun ditugu. BIKO-TEKAren xedea sortzaile hasiberriek bikotean elkarlanean jartzea da eta elkarlan horretatik album ilustratu baten proiektua sortzea.

 

2021eko tailerra Aitziber Alonso ilustratzaileak eta Harkaitz Cano idazleak gidatuko dute. Berrogei lagunek eman dute izena, eta gidariek aukeratu dituzte idazle eta ilustratzaile parte hartzaileak. Hona zerrenda:

1. Leire Milikua- Iñaki Landa

2. Lorea Larraya- June García-Nuria Alguacil

3. Miren Artetxe-Eli Pagola-Maitane Gartziandia

4. Oihane Garmendia-Andrea Olaiz

5. Asun Agiriano-Marina Garcia

6. Uxue Azkona-Haritz Legarreta

7. Maddi Zumalabe-Adriana Salvó

8. Nerea Loyola-Jon Aranguren

 

Gidariek proposatuta, sortzaileek idazketarekin eta ilustrazioarekin lotutako ariketa ugari egingo dituzte, artearen diziplina asko eta asko uztartuko dituztelarik. Halaber, bikoteek beren album ilustratuaren proiektua lantzeko tartea izango dute. Tailerrean Ana Ibáñez ilustratzailearen eta Dani Martirena idazlearen bisita izango dute. Ibañezek eta Martirenak 2018ko Etxepare Saria irabazi zuten Gonbidatuek autoekoizpenari buruz hitz egingo diete.